Iruñerriko euskaldunon agerkaria
 

Ur handitan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017-04-03 13:01   Iritzia

Politika, antzerkia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017-03-23 13:05   Iritzia

Ai, Simon

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2017-03-23 08:27   Iritzia

Aldaketak bi urte

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017-03-22 15:21   Iritzia

Nafarroako Aldaketa politikoak, maiatzean, bi urte beteko ditu. Hamarkada luzeetan zehar jasan behar izan genituen ustelkeria eta gorrotoaren kontra altxatu, eta erregimena botere-gune nagusienetatik botatzea lortu genuen. Ozta-ozta eta alderdi ultraeskuindar laranja bati esker, baina lortu genuen.

22 hilabete pasa dira eta, gazteen artean, Aldaketaren kontra egitea modan jartzen hasi da. Bi urtetan ez omen da ezer aldatu. Instituzioetara sartu eta boterea eskuratzeak galbidera eraman omen ditu Aldaketaren aldeko indarrak. Sistemari men egin dioten saldu hutsak omen dira.

 

Hitzak.

Diskurtso hauek sare sozialetan zabaltzea hori besterik ez delako: kexa diskurtsiboa.

Baina nekez aldatuko dugu Nafarroa twitter eta facebooken IRAULTZA letra larriz idatziz. Egungoa hobetu daitekeela idaztea erraza da. Nola hobetu daitekeen zehaztea zertxobait konplexuagoa. Zaila dena, ingurua aldatzea da.

 

Nafarroako aldaketak bi hanka ditu aurrera egiteko: herri mugimenduak eta instituzioak. Bi hankek kontraesanak izango dituztela agerikoa da, instituzioek ezingo baitituzte herri mugimenduen eskaera guztiak ase.

Kontraesanak kontraesan, bi hankak pertsona berdinarenak direla ezin dugu ahaztu. Aldaketaren bidean aurrera egin nahi badugu biak beharko baititugu. Hanka batekin besteari ostikoak emateak ez du zentzurik. Horrela ez dugu aurrera-pausorik emango.

 

Bi urte hauetan Aldaketarako bideko lehenengo etaparen erdia ibili dugu. Bidea luzea dela? Noski. Helmuga argi badugu, bi hankei bultza egitea dagokigu.

 

Animo eta lanera!

Txolarreak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017-03-22 12:18   Iritzia

Denak kontent

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017-03-22 12:09   Iritzia