Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Euskalerria Irratia Elkartea

Euskalerria Irratia laguntzeko, sustengatzeko, bultzatzeko modurik eraginkorrenetako bat Euskalerria Irratia Elkarteko bazkide egitea da.

Euskalerria Irratia Elkarteko kideak hasieratik bidelagun izan ditu proiektu honek. Festak zein protestaldiak antolatzeko orduan, baita ekonomikoki aurrera egiteko tenorean ere. Haien ekarpenari esker gainditu ditu gure irratiak egokitu zaizkion ataka ekonomiko estuak.

1.000 bat bazkide ditugu. Horiei esker heldu gara dozena bat langile, zientoka iragarle eta milaka entzule dituen irratia izatera. Lerrootatik mila esker anitz jada bazkide zaretenoi, eta ez zaretenoi gonbitea: bazkidetu zaitezte.

Bazkidetzeko, klikatu hemen.