Burlatako Udalak Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektua eskatuko du

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 08:20

Hiru fasetan eginen lukete berrikuntza. Osoko bilkurara joanen da gaia, izan ere, alderdi batzuek erabateko aldaketaren alde daude, beste batzuek diote aski litzatekeela erreforma xumeagoarekin.

UPNk aurkeztutako proposamena aztertuko dute Burlatako Udalean heldu den osoko bilkuran. Elizgibela kiroldegia berritzeko egitasmoa da Burlatako udal gobernuak aurkeztuko duena. Faseka berritzeko proposamena litzateke eta horretarako babes ekonomikoa partida zehatz batean bideratuko luke. Kiroldegiko pistaren, gimnasia pabiloiaren eta oro har kiroldegia birmoldatzea da asmoa.

Hirigintza batzordean eztabaidatu zuten kiroldegia eraberritzeko proposamena. Alderdien ordezkarien gehiengoak jakinarazi zuen beharrezkoa zela erreforma, eta hain zuzen horregatik atzera bota zuten erreforma txikiago bat egiteko mahai gainean jarria zuten proiektua. Izan ere, azken proposamen horrekin ekidin nahi zena legionela nroteak ekiditzeko hobekuntzak egitea kiroldegian baina Elizgibelak dituen espazio anitzetan esku sartzerik egin gabe.

Ikerketa teknikoak osasun arazoak ekiditeko

Legionelari buruz egin nahi duten ikerketa teknikoarentzat 100.000 euroko diru laguntza bideratu beharko lituzkete nahiz eta 223.000 euro zeuden aurreikusiak horretarako. Txosten teknikoarekin aurreztuko dutenarekin Elizgibela berritzeko faseetarako finantziazioa bideratuko dute. Horrekin batera energia plana ere egitea eskatuko dute kiroldegi osorako.

Elizgibelako kiroldegi osoko berritzerako 5,7 milioi euroko inbertsioa da aurreikusi dutena. Laugarren fase bat ere aurreikusi dute Askatasuna frontoia berritzearena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!