Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Zazpi herrialde, hamaika egun, 2.557 km eta milaka zoro zoragarri batu ditu 20. Korrikak

Euskalerria Irratia 2017-04-10 08:51   Euskara  Nafarroa

>Jendetzak egin dio harrera euskararen aldeko lasterketaren amaierari. 
>Joseba Sarrionandiak idatzitako mezua zeraman lekukoak: "Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?"

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Emakume torturatuen testigantzak, parlamentuan

Euskalerria Irratia 2017-04-06 08:36   Gizartea  Nafarroa

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta parlamentuan izan dira torturak jasan dituzten zenbait emakume. Elkarbizitzarako eman behar diren pausoen artean emakumeen ahotsaren garrantzia nabarmendu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Dena prest Anaitasunako final handirako

Euskalerria Irratia 2017-04-03 12:45   kultura  Nafarroa

Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa heldu da bere azkeneko geltokira. Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an, 17:00etan hasita, txapelketako finala jokatuko da Iruñeko Anaitasunako kiroldegian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Noé Bermejoren arte instalazioak, Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2017-04-03 08:07   Politika  Iruñea

Argazki-marko, marrazki, eskema eta objektuez osatutako instalazioak maiatzaren 28ra arte ikus daitezke.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroak estreinatu du 20. Korrika

Euskalerria Irratia 2017-03-31 12:50   Euskara  Nafarroa

>Igandera arte Nafarroan barrena ariko dira euskararen alde pausoka-pausoka Korrikan. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Estudio nagusian, mahai berria aurki

Euskalerria Irratia 2017-03-29 08:33   Euskara  Nafarroa

Euskalerria irratian teknikariaren mahaia aldatzen ari gara. 25 urte baino gehiagokoa gorde, eta berriarekin ariko gara laster. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Berrogei ikaslek NUPeko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso dute Planetarioan

Euskalerria Irratia 2017-03-30 08:28   kultura  Nafarroa

Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin lanean ari dira, maiatzean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ibaialde eta Erentzun Ikastolek Oinez Baso bikoitza inauguratu dute

Euskalerria Irratia 2017-03-29 09:06   Euskara  Nafarroa

Iaz Nafarroa Oinez antolatu zuen ikastolek bi baso zabaldu dituzte Sartaguda eta Andosilla herrietan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Cuatrovientosen zortzi solairuko etxebizitza blokea eraikiko dute

Euskalerria Irratia 2017-03-29 08:18  Iruñea

Iruñeko Gobernu Batzordeak Sanduzelaiko Plan Berezia aldatzea onartu, eta 119 pisu izanen dituen 'L' formako eraikinari bide eman dio.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

NUPeko irakasle bat saritua, komunikazio sareak hobeki kudeatzeko tresna batengatik

Euskalerria Irratia 2017-03-28 08:48   Gizartea  Nafarroa

Francisco Falcone, Smart Cities Institutukoa da (ISC), eta simulazioak egiten ditu konektatu gabeko hari gabeko dentsitate handiko inguruneetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antzerkiaren Egunaren harira, ekitaldia parlamentuan

Euskalerria Irratia 2017-03-28 08:13   kultura  Nafarroa

1961. urtetik ospatzen da martxoaren 27arekin batera Antzerkiaren Nazioarteko Eguna. Aktoreak izan ziren protagonista atzo parlamentuko ekitaldian. 

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Iruñean 4.000 ikasle atera dira kalera "hezkuntza propioa" aldarrikatzeko

Euskalerria Irratia 2017-03-23 14:41   Gizartea  Nafarroa

Hego Euskal Herriko unibertsitateetan zabaldu dute Ikasle Abertzaleek kalera ateratzeko deia, LOMCEri, Heziberriri eta EU2020ri aurre egiteko. 15.000 lagun elkartu dira guztira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

San Anton kaleko etxe batetik lau gazte kaleratu ditu Espainiako Poliziak

Euskalerria Irratia 2017-03-22 13:49   Gizartea  Nafarroa

Goizeko 10:15ak aldera Espainiako Poliziak San Anton kaleko etxe bateko atea bota eta okupatuz bizi ziren lau gazte kaleratu ditu. Etxebizitzak 10 bat urte zeramatzan hutsik. Arratsaldean elkarretaratzea deitu dute okupazioaren defentsan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Gela bat ez da etxe bat' erakusketa, parlamentuan

Euskalerria Irratia 2017-03-22 08:36   Gizartea  Nafarroa

Elkarri Laguntza elkarteak sustatu du, Hipotekek Eragindakoen Alde Zaharreko Plataformarekin lankidetzan, eta bizileku duin baten premia duten familiei Iván Benítezek egindako 16 argazkik osatzen dute.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Autobus transfoboa ez dela ongi etorria aldarrikatu dute herritarrek

Euskalerria Irratia 2017-03-21 10:42   Gizartea  Nafarroa

> E28, LAB eta Bilgune Feminista egiten ari dira protesta. Manifestariek ez diote autobus transfoboari pasatzen uzten. Bidea moztu diote, Iruñera irits ez dadin.
> Adierazpen askatasunaren argudioari heldu dio Hazte Oirren bozeramaileak. Atzean zuen pankartak "ez zarete ongi etorriak" dio. 
>Udaltzaingoak Iruñean ezinen duela aparkatu esan dio Hazte Oir-en arduradunari. 
>20:00etan Golem zinematookien aurrean egin dute protestarako hitzordua.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Udaberria, iruditan

Euskalerria Irratia 2017-03-20 09:36   Gizartea  Nafarroa

> Bidali udaberriko argazkiak 608 91 89 96 telefonora eta webgunean sartuko ditugu. 
> Igo sare sozialetara irudiak #udaberriabadator @fm983irratia traolekin. 

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera

Euskalerria Irratia 2017-03-20 07:53   kultura  Nafarroa

Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Julio Soto da txapelketako lehen finalista

Euskalerria Irratia 2017-03-20 07:52   kultura  Nafarroa

Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz, Ander Fuentes 'Itturri', Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea eta Alazne Untxalo.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Migratzaileak gara' erakusketa, Zabalgunean

Euskalerria Irratia 2017-03-17 08:11   kultura  Iruñea

Bizi duin baten bila haren jaioterria utzi behar dutenen inguruko 24 irudi jarri ditu Alboan Fundazioak Zabalguneko Civivoxean ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

“Gizarte eragileen eta erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da normalizaziorako”

Euskalerria Irratia 2017-03-16 19:08   Euskara  Iruñea

Hau izan zen mezu nagusia atzo Iruñeko Zentral Kafe Antzokian egin zen Korrikaren aurkezpen ekitaldian. Nafarroako arlo sozial, politiko eta kulturaleko eragile andana bildu zen han euskararen aldeko ekimen handiari sostengua adierazteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)