Kamioi gidari bat hil da Arren izandako istripuan

Euskalerria Irratia api 22, 09:38

Iruñeko ingurabidean PA-30ean izan da istripua 07:12an. Kamioi gidaria zendu da auto baten kontrako talka izan ondoren. Autoan zihoan emakumea ospitalera eraman dute, zauriekin. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen. Ezbeharraren tokian daude anbulantziak eta suhiltzaileak. Auto-pilaketak daude.

Antsoaingo Ezkaba Eskolatik egin dugu Metropoli Forala irratsaioa

Pello Argiñarena Urriza 2023 aza 17 Ezkabapea

Euskalerria Irratiko goizeko magazina Antsoaingo Ezkaba Ikastexe Publikotik egin dugu, gaur. Bertako komunitateko lagunak, ikasle, irakasle eta herritarrak inguruan genituela osatu dugu, Metropoli Forala irratsaioa. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, ikastetxeko Zuzendaritzako kideak, praktiketan dabiltzan magisteritzako ikasleak, herriko alkatea, Udaleko Euskara teknikaria, Txokogorri eta Harri Kulunka elkarteko ordezkariak eta Beñat Villanueva biologoa izan ditugu gure mikrofonoetan.