Laboral Kutxak ez zuen Miren Peñaren aurkako kaleratze prozesurik abian jarri, besteak beste Peñak orain arte hipotekako ordainketa guztiak egin zituelako. Hala azaldu du finantza entitateak ohar baten bitartez. Agiri horretan doluminak ematen dizkie hildakoaren senide eta lagunei.
Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen larunbatean. Egoera ekonomiko latzak eta hipotekak eragindako arazoak izan ziren horren eragileak, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak zein LAB sindikatuak salatu dutenez.
“Bezeroak zorra berregituratzeko eskaera egin zigun, ekintza onen kodearen bitartez, 01/2013 legean oinarriturik”, azal du Laboral Kutxak bere agirian. “Gu behartuta geunden idatziz erantzutera, eta hala egin genuen, azalduz ez zituela betetzen lege jakin horrek finkatzen dituen baldintzak. Baina hori ez zen gure entitatearen erabaki bat, baizik eta errealitate baten konstatazioa. Gainera, gutun horretan azaldu genion prest geundela bi aldeentzako irtenbide bat adosteko prest geundela, lege horretaz landara, eta entitatearekin harremanetan jartzeko esaten genion”, gaineratu du.