Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Iruñean euskarazko haur eskolak lortzeko, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian demanda aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015-06-22 22:19   Euskara

Iruñean euskarazko haur eskolak lortzeko, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian demanda aurkeztu dute

Euskarazko haur eskolen aldeko 466 sinadura aurkeztu zituen amak 2015eko ekainaren 10ean demanda jarri du Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Euskararen egoera aztertuko dute Nafarroako mendialdean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-06-23 09:48   Euskara

Azken mapa soziolinguistikoko datuak ez dira oso fidagarriak herri txikietarako, eta azterketa egitea adostu dute euskara mankomunitateek

'Xamar'-ek jaso du Lamien Urrezko Orrazia

'Xamar'-ek jaso du Lamien Urrezko Orrazia

Euskalerria Irratia 2015-06-19 10:27   Euskara  Iruñea

Juan Carlos Etxegoien Xamar-ek jaso zuen atzo 2015eko Lamien Urrezko Orrazia. Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak sari horrekin euskararen aldeko lanean nabarmendu diren pertsonak eta taldeak omentzen ditu.

“Hirukoitza ordaintzen dugu haurrek D ereduan ikas dezaten”

Euskalerria Irratia 2015-06-18 13:10   Euskara  Nafarroa

“Hirukoitza ordaintzen dugu haurrek D ereduan ikas dezaten”

65 haurren gurasoak dira. D ereduan ikas dezaten Iruñera eraman behar dituzte haurrak. Garraio zerbitzurako eta jantokirako ez dutela diru-laguntzarik jasotzen salatu dute.

"Hizkuntza politikak errotik aldatu behar du euskaraz bizi ahal izateko"

Euskalerria Irratia 2015-06-17 09:03   Euskara  Nafarroa

"Hizkuntza politikak errotik aldatu behar du euskaraz bizi ahal izateko"

Gobernu berriaren eraketaren atarian Kontseiluak berretsi egin du eskaera: "Nafar guztiek eskubide berberak ziurtatuak izateko Vascuencearen legetik euskararen legera egin behar da jauzi".

Arrotxapea? Errotxapea? Rotxapea? Rochapea?

Euskalerria Irratia 2015-06-10 11:17   Euskara  Iruñea

Arrotxapea? Errotxapea? Rotxapea? Rochapea?

Auzoaren izena Arrotxapea da, eta azken ‘a’ hori ez da itsatsia. Beraz, Arrotxapeko, Arrotxapera, Arrotxapetik... deklinatzen da.

Sahats euskaltegiak udaberrirako ekitaldi sorta antolatu du

Euskalerria Irratia 2015-06-09 10:11   Euskara  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta musika emanaldiak ardatz izanen dira euskararen presentzia Barañainen sustatzeko.

Selektibitate probak hasi dira; ikasleen %25ek euskaraz eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2015-06-03 13:26   Euskara  Nafarroa

Selektibitate probak hasi dira; ikasleen %25ek euskaraz eginen dituzte

Gaur hasi eta ostiralera bitartean unibertsitatera sartzeko probak eginen dituzte 2.880 ikaslek; 766 ikaslek euskaraz eginen dute selektibitatea.

Euskal Herri osoko 300 bat solaslagun espero dituzte Beran bihar Mintza Egunean

Erabiltzailearen aurpegia erran.eus 2015-05-29 10:18   Euskara

Euskal Herri osoko 300 bat solaslagun espero dituzte Beran bihar Mintza Egunean

Goizez hainbat ekitaldi egin ondotik, Herriko Etxeko plazan bazkaldu eta arratsaldean dantzaldia izanen dute.

Artaxoa, Larraga, Mirafuentes eta Mendigorriako D ereduko haurren gurasoak laguntza eske

Euskalerria Irratia 2015-05-26 12:27   Euskara  Nafarroa

Artaxoa, Larraga, Mirafuentes eta Mendigorriako D ereduko haurren gurasoak laguntza eske

Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako gurasoak izan dira Nafarroako Gobernuan. 700 sinadura aurkeztu dituzte garraioaren gastua eta jantokikoa ordaindu ahal izateko. 

Euskaldunen sarea egiten jarraituko du udako ikastaroetan UEUk

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-05-26 19:19   Euskara

Euskaldunen sarea egiten jarraituko du udako ikastaroetan UEUk

Orotara 34 ikastaro eta sei jardunaldi izango dira udako ikastaroetan. Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldia Jakin-ekin batera antolatuko dute, Iruñean.

Gaur zabalduko da Zubiarte euskaltegi publikoan eta Euskarabidean izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2015-05-22 19:13   Euskara  Iruñea

Gaur zabalduko da Zubiarte euskaltegi publikoan eta Euskarabidean izena emateko epea

Datorren ikasturterako matrikulazioa egin ahal izanen da aurrez aurreko eta autoikaskuntzako ikastaroetarako, maila guztietan.

Euskaltegiek 963 egun daramatzate diru laguntzarik jaso gabe

Euskalerria Irratia 2015-05-21 13:15   Euskara  Nafarroa

Euskaltegiek 963 egun daramatzate diru laguntzarik jaso gabe

IKA eta AEK euskaltegiek 2012ko urriaz geroztik ez dute euro bakar bat ere jaso Nafarroako Gobernuko aurrekontuetatik. Zor dietena orain diezaietela eskatu dute gaur elkarretaratze batean.

Unai Zabaletak irabazi du II. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa

Euskalerria Irratia 2015-05-19 18:59   Euskara  Iruñerria

Unai Zabaletak irabazi du II. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa

Antsoaingo Modesta arrandegian hartutako irudiak irabazi du 500 euroko erosketa txartela. Saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak ikustaraztea helburu duen lehiaketa honetarara 103 argazki aurkeztu dira aurten.

Euskarazko udal haur eskoletan plazarik gabe geratu da lau haurretatik bat

Euskarazko udal haur eskoletan plazarik gabe geratu da lau haurretatik bat

Euskalerria Irratia 2015-05-19 08:50   Euskara  Iruñea

Iruñean 58 haur geratu dira plazarik gabe euskarazko haur eskoletan. 164 plaza eskaini ditu Udalak euskaraz eta eskarietatik %26 baino gehiago kanpoan geratu dira.

Euskarazko hiri-udalekuetan izen emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015-05-18 14:04   Euskara  Hiru Herri  Atarrabia

Euskarazko hiri-udalekuetan izen emateko epea, zabalik

‘Udablai’ leloarekin Atarrabiako Udalak  antolatu ditu aurtengo udarako ere hiri-udalekuak. Euskaraz eta gazteleraz eginen dira. Ekainaren 5 arte eman daiteke izena.

Milaka lagun Sarrigurenen euskal eskola publiko berriaren aldeko bestan

Euskalerria Irratia 2015-05-17 17:06   Euskara  Eguesibar

Milaka lagun Sarrigurenen euskal eskola publiko berriaren aldeko bestan

Goizeko 10.30etatik aurrera milaka bisitari eta 600 boluntario baino gehiago bildu dira Sarrigurenen egin den Sortzen bestan, eguraldi bikaina lagun.

0-3 urteko 20 haur itxaron zerrendan, Barañaingo euskarazko haur eskolan

Euskalerria Irratia 2015-05-11 08:53   Euskara  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Euskarazko ereduan 22 haur onartuak izan dira, bat ezeztatua eskaera epez kanpo aurkezteagatik eta 20 itxaron zerrendan daude.

XVI. irakurketa publikoa egin du gaur Biurdana institutuak

Euskalerria Irratia 2015-05-08 14:20   Euskara  Iruñea

XVI. irakurketa publikoa egin du gaur Biurdana institutuak

Aurten, Aitor Arana idazlearen lanak izan dituzte ardatz.

Euskalerria Irratia zuzenean aritu da Sarrigurengo eskolatik

Euskalerria Irratia 2015-05-07 12:32   Euskara  Eguesibar

Euskalerria Irratia zuzenean aritu da Sarrigurengo eskolatik

Sortzen jaia maiatzaren 17an ospatuko da Sarrigurenen. Han izan gara gurasoen ordezkariekin, irakasleekin eta herriko zenbait ordezkarirekin solasean eta haurrek, Oskar Estangarekin batera, jaiaren abestia eskaini digute, besteak beste.