LABek salatu du 2023an billabesetan eginiko aparteko orduek 16 lanpostu ezabatu zituztela

Euskalerria Irratia api 19, 09:51 Iruñea   Nafarroa

LABek Iruñerriko hiri garraioan duen atal sindikalak —herritarrek ‘billabesak’ deitzen dituztenak eta egun TCC enpresak kudeatzen duena— ohar batean azaltdu eta salatu du 2023an eginiko aparteko eta osagarrizko orduen batura 27.608 ordukoa izan zela; kopuru eskandalagarria guztiz, lanaldi osoko 16 lanpostu ezabatzen baititu, eta hori lanaren bidezko banaketaren aurkakoa da erabat.

Maria Txibite: "Belateko lanen esleipena zuzena eta legezkoa izan da"

Maialen Huarte Arano api 16 Iruñea   Nafarroa

Nafarroako Parlamentuan izan da lehendakaria azalpenak ematen UPNk eskatutako lan saio batean. Belateko lanak egiteko esleipena "zuzen eta legez" egin dela berretsi du Maria Txibite presidenteak. UPNri leporatu dio "bidegabeko ezer dagoen tokian bila ibiltzea". Prozedura osoa "gardentasun osoz" egin dela ere nabarmendu du. "Benetan uste baduzue legez kontrako ezer badagoela jo ezazue epaitegietara", esan dio alderdi erregionalistari Txibitek.