Iruñerriko euskaldunon agerkaria

510.294 euro ordaindu beharko ditu Udalak Auzitegiko, aparkalekuko kontratutik kanpoko lanengatik

Euskalerria Irratia 2015-04-23 10:46   Ekonomia  Iruñea

Epailearen arabera, Iruñeko Udala 510.294,37 ordaindu beharko ditu "Auzitegiko aparkalekuan egindako lanak kontratuan aurreikusi gabe zeudelako”.

N-121-A errepideari behingoz konponbidea emateko exijitu dute 29 alkatek

Euskalerria Irratia 2015-04-20 13:06   Ekonomia  Nafarroa

N-121-A errepideari behingoz konponbidea emateko exijitu dute 29 alkatek

Errepide horretan oro har eta Almandozko eta Belateko tuneletan bereziki, istripuak eta suteak noiznahi gertatzen direla salatu dute.

358 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean

Euskalerria Irratia 2015-04-17 18:20   Ekonomia  Nafarroa

Nafarroako Gobernuak 99 lanposturen deia eginen du uda aurretik. Hamar suhiltzaile plazaren deialdia datozen egunotan eginen du.

Eric Toussaint, Nafarroaren zorraren auditoria egiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-04-16 09:59   Ekonomia

Eric Toussaint, Nafarroaren zorraren auditoria egiteko prest

Bozen ostean UPN gobernutik ateraz gero Nafarroako zor bidegabea ikertzeko batzordean parte hartzeko asmoa azaldu du Eric Toussaintek, Greziako zorra ikuskatuko duen batzordeko zuzendariak

Azoka solidarioa eginen du REASek asteburuan autobus geltoki zaharrean

Euskalerria Irratia 2015-04-15 12:47   Ekonomia  Nafarroa

Azoka solidarioa eginen du REASek asteburuan autobus geltoki zaharrean

Ekonomia Solidarioaren III. Azoka eta Nazioarteko Ekonomia Solidarioaren VII. Jardunaldiak antolatu ditu REASek, Ekonomia alternatibo eta elkartasunezkoaren sareak.

ELAk "Administrazioaren pasibotasuna" salatu du, lan istripuen karietara

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015-04-15 09:32   Ekonomia

Azken hilabetean hiru lagun hil dira Nafarroan lan istripuan.

Aldarrikapen kalejira eginen dute larunbatean Iruñean TTIP itunaren aurka

Euskalerria Irratia 2015-04-14 12:51   Ekonomia  Nafarroa

Aldarrikapen kalejira eginen dute larunbatean Iruñean TTIP itunaren aurka

Europako Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek hitzartu nahi duten itunak eraginen lukeenaz ohartaraziko dute protestan. Elite ekonomikoei merkatu librean aritzeko aukera emanen zaiela ohartarazi eta eskubide sozialak urratuko dituztela jakinarazi dute.

59 urteko Atarrabiako bizilaguna da atzo lan istripuan zendutako langilea

Euskalerria Irratia 2015-04-13 13:29   Ekonomia  Ezkabapea  Berriobeiti

Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen, TID enpresan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hildakoa altuera handitik erori zen. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da. 

Kontuen Ganberak Navarra Arena behingoz zabaltzeko eskatu dio foru Gobernuari

Euskalerria Irratia 2015-04-10 14:06   Ekonomia  Nafarroa

Kontuen Ganberak Navarra Arena behingoz zabaltzeko eskatu dio foru Gobernuari

Navarra Arena kiroldegiaren lanak behingoz amaitu eta errentagarritasunaren bila jo behar dela nabarmendu du Kontuen Ganberak egin duen txostenak.

Neguko uholdeek Erriberan eragindako kaltea ordaintzeko prest Espainiako Gobernua

Euskalerria Irratia 2015-04-07 14:18   Ekonomia  Nafarroa

Neguko uholdeek Erriberan eragindako kaltea ordaintzeko prest Espainiako Gobernua

Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen ministroa, Isabel Garcia Tejerina izan da Funesen uholdeek sortutako txikizioak zenbaterainokoak diren ikusten. Galera ekonomikoak ordaintzeko konpromisoa hartu du.

Martxoan 622 langabe gutxiago izan dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2015-04-07 08:22   Ekonomia  Nafarroa

Joan den urteko hilabete berberarekin alderatuta egoera zertxobait hobea da. Oraindik dena dela, 48.427 herritar daude langabe. Egiten diren kontratuetan behin-behinekotasuna %94,3koa da.

ELAk eta CCOOk Volkswageneko hauteskunde sindikalen emaitzak ontzat jo dituzte

Euskalerria Irratia 2015-04-03 21:09   Ekonomia  Nafarroa

UGTk 11 ordezkari lortu ditu,  lehen baino 1 gutxiago,  CCOOk 7, CGTk 4, eta CGCk 1, lehen bezain beste, LABk 4, 1 gutxiago, eta batere ez zituen ELAk 2.

450.000 nafarrek errenta aitorpena egin beharko dute apirilaren 8tik ekainaren 23ra

Euskalerria Irratia 2015-03-31 22:03   Ekonomia  Nafarroa

450.000 nafarrek errenta aitorpena egin beharko dute apirilaren 8tik ekainaren 23ra

 

Apirilaren 8an zerga-erakundeak 178.000 aitorpen-proposamen jarriko ditu www.navarra.es webgunean.

Hil egin da larunbatean Noainen zaurituriko langilea

Euskalerria Irratia 2015-03-30 13:51   Ekonomia  Nafarroa

Hil egin da larunbatean Noainen zaurituriko langilea

Atzo eman zuen azken hatsa Nafarroako Ospitalean, herenegun lanean ziharduela metalezko pieza batekin buruan kolpea jaso eta gero.

Administrazioko langileei zor dieten dirua itzultzeko eskaera egin du LAB-ek

Euskalerria Irratia 2015-03-24 12:52   Ekonomia  Nafarroa

Administrazioko langileei zor dieten dirua itzultzeko eskaera egin du LAB-ek

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean bildu dira elkarretaratzean Lab sindikatuko ordezkari eta langile publikoak. Agiri bat eraman diete egoitzara. Nafarroako administrazio publikoetako langileei zor zaien dirua itzultzeko eskaera jaso dute eskutitzean.

Burlatako Udalak Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektua eskatuko du

Euskalerria Irratia 2015-03-20 08:20   Ekonomia  Hiru Herri

Burlatako Udalak Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektua eskatuko du

Hiru fasetan eginen lukete berrikuntza. Osoko bilkurara joanen da gaia, izan ere, alderdi batzuek erabateko aldaketaren alde daude, beste batzuek diote aski litzatekeela erreforma xumeagoarekin.

Gizarteratze errentaren lege berria indarrean da gaurtik

Euskalerria Irratia 2015-03-17 13:46   Ekonomia  Nafarroa

Gizarteratze errentaren lege berria indarrean da gaurtik

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zuten atzo. Jende gehiagok jaso ahal izanen du gizarteratze errenta legearen aldaketari esker. 

Faureciako langileen %77k bozkatu dute lantokia 2016ra arte zabalik mantenduko duen akordioaren alde

Euskalerria Irratia 2015-03-16 14:56   Ekonomia  Hiru Herri  Burlata

Faureciako langileen %77k bozkatu dute lantokia 2016ra arte zabalik mantenduko duen akordioaren alde

Akordioak langileak 55 urterekin aurre-jubilatzen hastea aurreikusten du. ELA eta LAB kontra daude. LABek dio zuzendaritzaren xantaiak erabat baldintzatu duela bozketa.

Ebrok eragindako uholdeen kalte ordainen dekretuari uko egin dio EHNEk

Erabiltzailearen aurpegia EHNE 2015-03-09 18:33   Ekonomia

Espainiako Nekazaritza Ministerioak kalteen %80 kubritzeke utzi dituela dio.

 

Joxerra Senar: "CANen galeran duten erantzunkizuna isiltasun belo batekin estali nahi dute Nafarroako eliteek"

Euskalerria Irratia 2015-03-06 14:00   Ekonomia  Nafarroa

'CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburua plazaratu du Berriako kazetariak, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren eta Pamielaren eskutik