Sarrigurenen ere jaien usaian

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 9a, 11:04
Argazkia: Iazko Sarrigurengo festak.

Bihar hasiko dira festak, eta igandera arte luzatuko dira. Hiru Hamabik, burmuinean kaltea duten haurren elkarteak, botako du txupinazoa.

Zezensuzkoa, puzgarriak, Arkada sozial taldea, Kresala taldearen ikuskizuna... askotarikoak dira egitarauan barnebildu dituzten ekimenak.

Bihar bertan hasiko dira, ostiralarekin. Txupinazoa 19:00etan botako dute, eta 19:15ean erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Zezensuzkoa 22:00etan izanen da. Amaitzeko, 23:00etan, kontzertua izanen da, Arkada Sozialen eskutik.

Larunbata ere egun handia izanen da: 11:00etan puzgarriak muntatuko dituzte, kaldereteak eginen dituzte eguerdian, eta arratsaldean, batukada, musika emanaldiak eta dantzaldiak.

Egitaraua osorik kontsultatu daiteke lotura honetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!