Haurrentzako lantegiak antolatu ditu Oteiza Museoak Eguberrietarako

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 16a, 17:56
Arg: Oteiza Museoa

“Forma, zeinua eta eginkizuna” abenduaren 29an eta 30ean eta “Nire gorputza eskultura bat al da?” urtarrilaren 9an eta 10ean eginen dira museoan.  

Oteiza Museoak haurrei zuzendutako lantegi pedagogiko sorta bat programatu du. Horien helburua da kontakizunak eta edukiak forma geometrikoen bidez irudikatzeari lotutako kontzeptuak lantzea eta horien gainean gogoeta egitea, gorputzaren presentzia ere hiru dimentsioko elementutzat harturik, artearekin eta Museoko espazioekin elkarrekintzan jarduteko gai.

Lantegiak Museoko espazioetan egingo dira, Oteizaren obrekin eta Sáenz de Oizaren arkitekturarekin lotuta, eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrak izango dituzte hartzaile. “Forma, zeinua eta eginkizuna” lantegia haurrekin eginen da abenduaren 29an eta 30ean.

 “Nire gorputza eskultura bat al da?” lantegia familia jarduera bat da eta horretan haur bakoitzareki heldu batek hartuko du parte. Urtarrilaren 9an edo 10ean egin ahal izanen da.  

 

‘Forma, zeinua eta eginkizuna’ lantegia

Jarduera honek Oteiza Museoko eskulturan zeharreko ibilbide bat proposatzen du, artistaren obrek barnean dauzkaten historien gaineko gogoeta egiteko. Museoko bildumak eskultura figuratiboak eskaintzen dizkio bisitariari, historia mitologikoak kontatzen eta artistaren bidaia eta esperientziak azaltzen dituzten eskulturak, eta baita eskultura abstraktuak ere, espazioarekin, izarrekin eta planetekin amets egiteko lagungarri. Horrek guztiak aukera emango digu gure geure kontakizunak sortzeko, gure bizitzako zenbait alderdi arte eta irudikapenarekin lotuz horretan. 2015eko abenduaren 29 eta 30ean. 10:00etatik 13:00ak arte. Sarrera: 10 € egun biak. Aurretik erreserba egin behar da didactica@museooteiza.org helbidean

“Nire gorputza eskultura bat al da?” familia lantegia

Eskultura hiru dimentsioko elementu bat da, eta lagundu egiten digu ulertzen ezen artea ez dela soilik begiradatik deskubritzen, baizik eta baita keinu, mugimendu edota gure gorputzaren formatik beretik ere. Aldi berean, Museoko arkitekturak aukera eskaintzen digu, modu desberdinetan erlazio bat izan dezagun bai bertan ikusgai dagoen obrarekin bai bisitariekin berekin. Museoko bildumako piezetakoren bat abiapuntu harturik, arkitekturaren, eskulturaren eta geure gorputzaren arteko harremana aztertuko da, arte-lengoaia desberdinak erabiliz horretarako, marrazkia, eskultura edo performancea kasu.

2016ko urtarrilaren 9 edo 10ean. Egun bietako bat aukeratu behar. Sarrera: 5 € parte hartzaileko. Haur bakoitzak heldu baten laguntza izan beharko du. Aurretik erreserba egin behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!