Geroa Baiko Alfonso Etxeberria izanen da Eguesibarko alkatea

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 21:08

Geroa Bai, EH Bildu, Somos Valle de Egüés, eta Izquierda-Ezkerra ados jarri dira. 

Gardentasun aktiboa, giza eskubideen bermea, enpleguaren sustapena eta elkarbizitzaren onerako den auzolagun guztien parte  hartze eredua dira gaur lau indar hauek sinatu duten itunaren oinarriak.

Hitzarmen hau izanen da gobernagarritasun plan baten abiapuntua, sinatzaileek jakitera eman duten bezala.

Udal zerbitzuen kudeaketa publikoa bultzatzea eta Nafarroako Gobernauri laguntza toki entitateei sostengu handiagoa ematea dira akordioaren beste puntu batzuk. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!