Milaka lagun Sarrigurenen euskal eskola publiko berriaren aldeko bestan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 17a, 17:06

Goizeko 10.30etatik aurrera milaka bisitari eta 600 boluntario baino gehiago bildu dira Sarrigurenen egin den Sortzen bestan, eguraldi bikaina lagun.

Arrakasta erabatekoa Sarrigurenen ospatu den euskal eskola publikoaren aldeko jai erraldoian.

Goizeko10:30etan egun osoko egitarauari hasiera eman diote: tailerrak, dantza, musika eta herri kirol frogak izan dira. Bertara bildutakoen artean Txantreako erraldoi eta buru handien konpartsa, Garesko Tortotxiki erraldoia, Karridenda mugikorra liburu eta disko eskaintza oparoarekin eta hainbat alderdi politikotako ordezkariak, hauteskunde egunerako aste bat baino falta ez denean. Eta nola ez, Izpitxo, aurtengo bestaren pertsonaia nagusia.

Ilada luzeak izozki eta taloen postuen aurrean eta bereziki tonbolan. Izan ere, eguerdiko ordu baterako jada boleto guztiak agortuak zeuden.

Jai nagusiaren aurretik ere izan da ospakizunik

Azken hilabeteotan hamaika ekitaldi egin dituzte Sortzeneko eta Sarrigurengo ikastetxeko kideek, giroa berotzeko. Izpitxo izeneko pertsonaia sortu dute, bestaren ikur, adibidez; jaiaren kanta eta bideoa egin dituzte, gainera, eta lehenengo aldiz, sakelakoetarako aplikazioa egin dute. Besta herritarrengana hurbildu nahi izan dute antolatzaileek.


Azken urte eta erdian aritu dira herriko ikastetxeko gurasoak jaia antolatzen. Haien aldarrikapenekin uztartu nahi izan dute gaurko besta: euskal eskola publikoa ospatu nahi dute, eta, aldi berean, ikastetxe berria behar dutela nabarmendu. Nafarroako Gobernuari hainbat aldiz helarazi diote eskaera hori. Zentroan lan ugari egin dituzte azken urteotan. Baina egindako obrek ez dute arazoa konpondu, gurasoen hitzetan. Eskola berria behar dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!