Karmele Solagurenen aldeko eta espetxe politikoaren kontrako ekitaldia eginen dute Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 08:45
Argazkia: Karmele Gogoan ekimenak ateratako afixa. / @karmelegog

Dispertsioak hil zuen Karmele Solaguren Barañaingo herritarra 2004ean, preso zeukan semeari bisitan zihoala. Karmele Gogoan herri ekimenak aitorpena eskatuko du hilaren 19an gauzatuko duen ekitaldian.

11 urte dira Karmele Solaguren Goikoetxea errepidean hil zela. 500 kilometro egin behar zituen Ekain semea bisitatzeko. Eta istripua izan zuen. Dispertsio politiken biktima izan zen. Hala salatu du Karmele Gogoan herri ekimenak; gertatutakoa oroitzeko eta espetxe politikak salatzeko antolatu du ekitaldia otsailaren 19an, ostiralea, 19:00etan, Barañaingo auditorioan.

"Gertatutakoaren aitortza aldarrikatzeko herri oihua" egin nahi dutela esan dute ekimeneko kideek. Jakinarazi dutenez, ska musika, bertsoak, dantza modernoa eta antzezlan laburrak tartekatuko dituzte emanaldian.

Bestalde, urtarrilaren 25ean Nafarroako Parlamentuan presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena ontzat jo dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!