Aitzol Lasa barañaindarrak 'Usategiaren printzipioa' plazaratu du

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 18:07

Matematikaren Dirichleten deituriko printzipio matematikoa eta literatura uztartu ditu bere bigarren eleberrian.

Aitzol Lasa literaturaz eta matematikaren didaktikaz arduratua dabil.

Lan honetan Dirichleten printzipioaren laguntzaz,  herrian gertaturiko lapurretaren egilea nor den argitzen saiatuko da Argi neskatila prestua. 

Matematikariek ezagutzen duten printzipioa da Dirichleten hori, bestela ere izendatua: Usategiaren printzipioa.

Abentura liburua idatzi du Aitzol Lasak printzipio hori zein den ezagutu dezagun.

Atseginaren bidez erakustea pedagogiaren antzinako  printzipio  da.

Dibulgazioaren zerbitzuko  literaturaren arloan gaude.

Berriozarko Denonartean zigiluan atera berri da “Usategiaren printzipio” liburua.

Mikel Bujandarekin mintzatu da Aitzol Lasa Iruñeko Euskalerria Irratian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!