Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Bihar onartu eta zehaztuko dute Lan Eskaintza Publikoa

Euskalerria Irratia 2016-02-09 12:54   Gizartea  Nafarroa

"Nafarroako sare publikoaren beharrei" erantzunen die deialdiak, presidentean hitzetan, bai eta "oposizioak prestatzen urte bete luze" daramaten horiei ere.

Lantzen erasotutako kameraria: "Eraso sexista pairatu dut kalejirako hainbat pertsonaren eskutik"

Euskalerria Irratia 2016-02-09 12:24   Gizartea  Nafarroa

EiTBk salatu du kamerari bati eraso egin ziotela atzo, Lantzeko inauterietan, eta hedabideetan informazio kontrajarria zabaldu ostean, idazkia kaleratu du kamerariak berak. "Ukituak, makil bat hanka artean jartzea eta bultzadak" deskribatu ditu, kritiko.

Abel Azconak epailearen aurrean deklaratu beharko du

Euskalerria Irratia 2016-02-09 12:00   kultura  Nafarroa

Ustez sagaratutako ostiak erabiltzeagatik gertatutakoa azaltzera deitu du Nafarroako bigarren instrukzio epaitegiak. Ez dago "auzipetuta", "ikertua" izaten ari da, epaitegiaren arabera.

Nafarroako Parlamentua ere .eus domeinua erabiltzen hasi da

Euskalerria Irratia 2016-02-09 10:43   kultura  Nafarroa

www.nafarroakoparlamentua.eus da gaitu duten helbidea; bestale, mezu elektronikoei dagokienez, langileek erabiliko dute .es edota .eus erabiliko duten.

Iruñeko Udalak publizitatea modu pluralagoan banatzea gogor kritikatu du UPNk

Euskalerria Irratia 2016-02-09 09:27   Politika  Iruñea

> Lehen baztertzen zituzten lau hedabide banaketan sartu dituzte. Besteak beste, Euskalerria Irratia.
> Diario de Navarra, orain arte baino diru gutxiago jasoko duen komunikabide bakarra.

Karmele Solagurenen aldeko eta espetxe politikoaren kontrako ekitaldia eginen dute Barañainen

Euskalerria Irratia 2016-02-09 08:45   Gizartea  Barañain-Oltza Zendea

Dispertsioak hil zuen Karmele Solaguren Barañaingo herritarra 2004ean, preso zeukan semeari bisitan zihoala. Karmele Gogoan herri ekimenak aitorpena eskatuko du hilaren 19an gauzatuko duen ekitaldian.

Industria Ministerioarekin batzartuko dira TRWko enpresa komitea eta Nafarroako Gobernua

Euskalerria Irratia 2016-02-09 08:20   Ekonomia  Nafarroa

250 langile kaleratzea aztertzen ari da enpresa eta horren aurrean irtenbideak ba ote dauden aztertzeko batzartuko dira ostegunean Madrilen.

Lantzeko inauterietan kamerari batek eraso sexista pairatu duela salatu du EiTBk

Euskalerria Irratia 2016-02-08 19:53   Gizartea  Nafarroa

Eskua sartu diote eta hankartean makila jarri, kamerariaren lankide batek Twitterren azaldu duenez.

Parlamentua, giza eskubideen urraketa guztien aurka

Euskalerria Irratia 2016-02-08 13:58   Gizartea  Nafarroa

> Aldaketaren aldeko indarrek aurkeztutako mozioa onartu dute, PSNren babesarekin. >Ezkerraren ETAren aurkako adierazpena aurrera atera da, UPNren, Ahal Duguren, PSN eta PPNren laguntzaz.
>UPNk, PSNk eta PPNk egindako proposamena atzera bota dute.

Hezkuntzan zerrenda bakarra osatzeko aukera ez dago argi

Euskalerria Irratia 2016-02-08 13:52   Euskara  Nafarroa

Gobernua babesten duten alderdien artean, Geroa Baik eta EH Bilduk uste dute, bidezkoa den aukera dela; Podemos-Ahal Duguk eta Ezkerra eszeptiko agertu dira eta UPN, PSN zein PP ez datoz bat.

Twitterren “jo eta ke” idatzi zuen: bi urteko kartzela eskatzen dute iruindar batentzat

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-02-08 13:30   Gizartea

Asteazkenean 23 urteko gazte iruindar bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Twitter bidez “ETAren aldeko mezuak” argitaratu zituelakoan.

Hezkuntzako gehiengo sindikalak mobilizazioak deitu ditu gaurtik hasita

Euskalerria Irratia 2016-02-08 12:00   Euskara  Nafarroa

12:00etan elkarretaratzea egin dute LAB, STEE-EILAS eta ELAk Nafarroako Jauregiaren parean. Bihar eta etzi ere ordu horretan bilduko dira leku berean.

Azpiegiturak hobetzeko udal jantokia lekualdatzea aztertzen ari da udala

Euskalerria Irratia 2016-02-08 12:54   Gizartea  Iruñea

Nabarrerian dago egungo zentroa, eta familia unitaterik eta diru sarrerarik ez duen jendea jasotzen du, gehien bat. Kokapen berri bat nahi du udalak zerbitzua hobetu ahal izateko.

Auto bat, motoa, aurreztutako 13.843 euro eta 2.593 euro pentsio planean ditu Asironek

Euskalerria Irratia 2016-02-08 10:45   Ekonomia  Iruñea

Iruñeko Udaleko webgunean ikusgai jarri du informazio hori alkateak.

Gaur hasiko da Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren jaialdia

Euskalerria Irratia 2016-02-08 09:26   kultura  Nafarroa

Igandera arte, ehun film baino gehiago emitituko dituzte, Baluarten. Horrez gain, saio bereziak izanen dira: esaterako, Radio 3-ek Katakraketik emitituko du, eta El Drogas eta Tonino Carotone gonbidatuko ditu.

Irrintzi Mirrintzi lehiaketa mundiala Euskalerria Irratian!

Euskalerria Irratia 2016-02-09 20:07   Gizartea  Iruñerria

Irrintzi Plaza saioan, asteazkenetan, arratsaldeko 16:30ean, jolasteko aukera paregabea!

Udaleko Emakumearenganako Arreta Zerbitzuak, 25 urte

Euskalerria Irratia 2016-02-09 13:40   Gizartea  Nafarroa

Bereziki, genero indarkeria kasuak atenditzen ditu baina baita bestelako arazoak ere. Urteotan 6.200 kasurekin egin dute lan.

Euskarazko modalitatea egonen da lehenengoz Iruña Hiria poesia sariketan

Euskalerria Irratia 2016-02-09 13:10   kultura  Iruñerria

Irabazle bana egonen da gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, eta 3.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, bi obra irabazleak Celya eta Denon artean argitaletxeek argitaratuko dituzte.

Bardoetako lehen fasea amaituta, sei taldek egin dute aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Bertsozale Elkartea 2016-02-09 10:14   kultura

Unibertsolariak, Larungo antenak, Atekaberts, Einnekin, Barañaingo Hiru garabardo eta pintxo bat eta Obario Maldikoak dira bigarren fasera sailkatutakoak.

Torturaren aurkako zikloari ekin diote

Euskalerria Irratia 2016-02-09 09:28   kultura  Iruñerria

Aztnugal kanpainaren baitan, arte erakusketa kolektiboa, torturaren inguruko hitzaldiak eta musika jaialdi bat antolatu dituzte.

Aitor Merino antzezlea, Karmele Solagurenen ekitaldiarekin bat

Euskalerria Irratia 2016-02-09 09:11   Gizartea  Barañain-Oltza Zendea

Otsailaren 19an, espetxe politikaren kontrako eta Solaguren omentzeko ekitaldia eginen du Karmele Gogoan ekimenak.

Eremu ez euskalduna izendatutakoan ere, ongi etorri

Euskalerria Irratia 2016-02-09 09:07   Euskara  Nafarroa

Nafarroako mugan sartu orduko eremu ez euskalduneko errepideko kartelek orain arte ez zuten euskarazko hitzik. Aldaketarekin, euskarak lekua hartu du baina oraindik letra tamaina txikiagoan.

'Putinen guardasola' antzezlana, bihar Irri Zikloan

Euskalerria Irratia 2016-02-09 08:38   kultura  Iruñea

Iturramako Civivox aretoan izanen da Irri Zikloaren hurrengo ikuskizuna: "Putinen guardasola". Xentimorik gabe taldeak eskainiko du antzezlana 19:30ea

'Galdutako Objektuak' dokumentala diruz laguntzeko eguna, Agoitzen

Euskalerria Irratia 2016-02-09 08:31   Gizartea  Nafarroa

Larunbatean eginen dute jaia. Herri bazkaria eta pilota partidak izanen dira nagusi.

Lankidetza bekak eskatzeko epea ireki du NUPek

Euskalerria Irratia 2016-02-09 08:16   Gizartea  Nafarroa

Zailtasun ekonomikoak dituztenei zuzenduta, zazpi unibertsitatetan ikasteko 80 beka eskainiko dituzte.

Teknologiaren bidezidorretan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-02-09 08:32   kultura

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, PC Sticks-en inguruko konferentzia eta Etxabakoizko kultur eta kirol elkarterako abonuak daude.

Hotz harmailetan, hotz berdegunean

Erabiltzailearen aurpegia Taxoareko Hitza 2016-02-08 19:26   Kirola

Osasuna-Almeria (0-0)| Gorritxoek zuzeneko igoera postuetan kokatzeko abagunea galdu zuten, bigarren jardunaldiz jarraian. 

52 urteko langile bat larriki zauritua Barañainen

Euskalerria Irratia 2016-02-08 20:25   Gizartea  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Gaur arratsaldeko 17:34etan S.G.O. erori da San Cristobal plazan jarrita dagoen aldamio batetik, hiru metrotako altueratik.

Azala

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2016-02-08 13:00   Iritzia

Animalien, eta beraz, baita pertsonen gorputzaren kanpoko geruzari deitzen zaio azala. Azala ohikoa baino handiagoa dutenei azal lodia dutela erraten zaie.

Uxue Barkosek Ana Beltrani emandako erantzuna birala bihurtu da sarean

Euskalerria Irratia 2016-02-08 12:54   Gizartea  Nafarroa

Ana Beltran PPNko kideak erreforma fiskalak enpresen ihesa eragin dezakeela esan ostean, erantzun egin dio Uxue Barkos Nafarroako presidenteak. Arrakasta handia izan du bideoak. Euskalerria Irratian euskarazko azpidatziak gaineratu dizkiogu.

Angela Davis eta pazientzia eza

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016-02-08 12:49   Iritzia

Gaur, gertatu behar zena eta gertatu ez denaren argazkia ekarri nahi nuen, baina ezin izan dut. Hoixe! Gertatu ez delakoz. Argazkirik ez dagoelakoz.

Nabarmenak