Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Ijito-aurreskua dantzatuko dute gaur, Udaletxe plazan

Euskalerria Irratia 2016-08-25 08:29   kultura  Iruñea

> Josetxo Goia-Aribe saxofoi-jotzaileak sortu du, Marcos Vargas flamenko dantzariarekin elkarlanean.
> 12:45ean estreinatuko dute, Flamenco On Fire jaialdiaren barruan.

Udalak Arantzadiko likidanbar zuhaitzak ureztatuko ditu

Euskalerria Irratia 2016-08-24 13:47   Gizartea  Iruñea

> Hala iragarri du Euskalerria Irratian udaleko Lorategi eta Berdeguneetako zuzendari Mikel Baztanek.
> Abendura arte, Arantzadiko parkearen mantenuaren ardura esleipena jaso zuen enpresarena da.
> “Parkearen bigarren fasea egiteko zazpi milioi euro behar dira, halako dirutza gastatu aurretik proiektua birpentsatu beharra dago”, esan du.

36ko gerrako desagertu baten hezurdura aurkitu dute Izaurgi leizean

Euskalerria Irratia 2016-08-24 10:02   Gizartea  Nafarroa

Akelar eta Sakon espeleologia taldeetako kideek topatu dute. Osina Erroibarren dago

Valcalderako 52 fusilatuak omendu dituzte Iruñean

Euskalerria Irratia 2016-08-24 09:44   Gizartea  Iruñea

Amadeo Urla fusilatuaren biloba Ana Aranguren Estau Batuetatik Nafarroara etorri da, omenaldian parte hartzeko.

Altxatu taldea bere hirugarren diskoa grabatzen ari da

Euskalerria Irratia 2016-08-23 11:04   kultura  Nafarroa

Ibai Osinaga taldeko gitarra jotzailea eta ahotsak bere bizitzaren 11 kantu esanguratsuenak ekarri ditu Guardasola saiora, heldu den hilabetean Baionara ikastera joan baino lehen.

Arantzadiko likidanbar zuhaitzak lehortzen ari direla salatu dute

Euskalerria Irratia 2016-08-23 10:42   Gizartea  Iruñea

> Arantzadin likidanbar zuhaitzak lehortzen ari direla eta egoera larrian daudela salatu du Mikel Belaskok, Zuhaitz Zaharren Lagunen eta Txantrean Auzolan elkarteen babespean egindako bideoan.

Lakuntzako Pertzako dantza

Erabiltzailearen aurpegia Guaixe 2016-08-23 10:02   Gizartea

Igandean lakuntzarrek Aralarko San Migelen egin zuten topo, Lakuntzako Pertza ospakizunean. Elizkizunak, tripotak eta dantzek ez zuten huts egin. Guardetxen bazkaldu ondoren, herrian jarraitu zuen parrandak.

Nafarroak banku publiko baten sorreraren bideragarritasuna aztertuko du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-08-22 10:56   Ekonomia

Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko da”, adierazi du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko ekonomia-lehendakariordeak.

1936an Valcalderan fusilatu zituztenak omenduko dituzte bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2016-08-22 10:33  Iruñea

Ekitaldia 19:00etan eginen dute, espetxe zaharraren orubean.

Udan Chiosen sukaldean lanean, errefuxiatuen alde

Euskalerria Irratia 2016-08-19 12:03   Gizartea  Nafarroa

Sagrario Lasarte eta Andoni Sagastibeltza leitzarrek hiru aste eman dute uda honetan Greziako Chios irlan. Bertan Zaporeak elkartasun taldeak zabaldu duen sukaldean lanean aritu dira han bizi diren  errefuxiatuei bazkaria emateko.

Lehen seihilekoan 4.378 lan istripu izan dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016-08-19 12:46   Ekonomia  Nafarroa

> 2015eko epe berean baino 584 gehiago dira. Igoera %15ekoa da.
> Hildakoen kopuruak, aldiz, behera egin du: iaz sei izan ziren; aurten, lau.

Autokonponketa gunea zabaldu dute Emausko Trapuketariek

Euskalerria Irratia 2016-08-18 11:27   Gizartea  Ezkabapea  Berriozar

> Matxuraturiko edozein objektu konpon daiteke areto berrian. Hemen konpon deitzen da eta Berriozarren dago.  
> Mekanika, zurgintza, tapizeria eta elektrizitatearekin loturiko lan tresnak erabiltzailearen eskura daude, baita monitoreak ere.

Hamar egunean bi hildako auto harrapatzeen ondorioz, 2015 osoan adina

Euskalerria Irratia 2016-08-18 10:47   Gizartea  Iruñea

> Uztailaren 29an eta zazpian izan ziren istripu hilgarriak; biok, zebra-bideetan.
> Urtea hasi zenetik 87 harrapatze izan dira Iruñean, hamabi zauritu larrirekin.

Amilduta hildako emakumeari omenaldia egin diote Faltzesko entzierroan

Euskalerria Irratia 2016-08-17 11:08   Gizartea  Nafarroa

> Lasterketa hasi aurretik, erori zen lekuan ekitaldi xume bezain hunkigarria egin dute.
> Mari Carmen Asensio asteleheneko entzierroan mendi hegian behera erori zen, eta atzo eman zuen azken hatsa, Nafarroako Ospitalean.

“Normaltasunez” hasi da ikasturtea Iruñeko haur eskoletan

Euskalerria Irratia 2016-08-16 14:11   Gizartea  Iruñea

> Lau haur eskola ariko dira euskaraz, orain arte baino bi gehiago.
> Epailearen behin-behineko debekua atzean utzita, ohiko datan eta arazorik gabe itzuli dira haurrak ikastetxeetara.

Bardaji: "Thessalonikan mugimendu soziala antolatu egin da errefuxiatuei duintasuna itzultzeko"

Euskalerria Irratia 2016-07-29 13:59   Gizartea  Nafarroa

Euskal Herriko karabanarekin Greziara joandako ekintzaileetako bat da Itziar Bardaji; atxilotua izan, eta aske geratu ostean, errefuxiatuen bizi baldintza kaxkarrak salatu ditu.

Etiopia, Sudan eta India argazkien bidez

Euskalerria Irratia 2016-07-29 13:01   kultura  Iruñerria

Josu Alfaro bidaia zalea egon da Euskalerria Irratian, eta Indian, Sudanen eta Etiopian egindako argazkiak deskribatu ditu.

ETB emititzeko hamahiru kate erreserbatu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016-07-28 14:06   Euskara  Nafarroa

Exekutiboak hedapen digitalerako 25 kate dauzka eta horietatik hartuko ditu hamahiruak.

Europaren "migrazio politika kriminalak" salatzeko mobilizazioa eginen dute bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2016-07-28 13:52   Gizartea  Nafarroa

Errufuxiatuen eta migratzaileen eskubideen defentsan Euskal Herritik Greziara joandako karabanak Europak ezarritako migrazio politika "lotsagarriak" salatu ditu.

Urteko bigarren hiruhilekoan 4.100 langabe gutxiago daude Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016-07-28 13:40   kultura  Nafarroa

39.600 langabe daude, orotara, herrialdean, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera.

Osasunaren etxeko partidak zuzenean eskainiko ditu Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2016-08-16 13:24   Kirola  Nafarroa

Taxoareko Hitza webguneko Eñaut Agirrebengoak eta Iñaki Berastegik eginen dute kontakizuna

Dantza, harresietara

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-29 13:28   kultura

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, dantza bertikala eta zinema aire librean daude.

Abentura kirolak, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-28 10:09   kultura

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, gazteentzako rafting, hidrospeed eta tirolina ikastaroak daude.

Argazkiak egiten ikasteko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-27 09:34   kultura

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, doaneko argazkilaritza ikastaroa dago.

Iruñea bisitatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-26 12:11   kultura

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, gotorlekuak ikusteko bisitak eta udal egutegirako argazki lehiaketa daude.

Adopzioek %70 egin dute behera Nafarroan azken hamarkadan

Euskalerria Irratia 2016-07-26 10:42   kultura  Nafarroa

Egun, 211 bikote daude etxean ume bat hartzekotan, tramiteen esperoan.

'Gaixoa Ni',sanferminak despeditzeko

Euskalerria Irratia 2016-07-14 10:24   Gizartea  Iruñea

Gauerdian izanen da jaien azken ekitaldia. Udaletxeko plazan ehunka herritarrek despedituko dituzte festak. 

Hesiek agurrik ez, hurrengo urtera arte baizik

Euskalerria Irratia 2016-07-14 10:15   Gizartea  Iruñea

Aldaz anaiak hasi dira Iruñeko entzierroko hesiak kentzeko lanetan. Hurrengo urtera arte bildu eginen dituzte datozen orduetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

"Putos vascos" dioen margoketa gaitzetsi dute Argia Ikastolako kideek

Euskalerria Irratia 2016-07-13 12:05   Gizartea  Iruñea

Margoketa egin ostean, zentrora sartzen saiatu ziren, larunbat gau partean. 2007an ere izan ziren halako erasoak Fontellasko ikastolan.

Herri sanferminetan, Aztarna eta Saskarrak

Euskalerria Irratia 2016-07-13 10:33   kultura  Iruñea

> Baratxurien plazan, Herdoil, Aztarna eta Saskarrak
> San Frantzisko plazan, umeentzako tailerrak.
> San Jose plazan, kalderete lehiaketa.

Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado, tabladuan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-13 10:29   kultura

Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tremenda Trementina taldeek joko dute gaur foruen plazan.

Sanferminak txuri beltzean

Euskalerria Irratia 2016-07-12 11:50   kultura  Iruñea

1898ko argazki batetik hasi eta joan den mendean ateratako irudiak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Udalaren webgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Lazkoz bertsolariak gaur

Euskalerria Irratia 2016-07-12 10:22   kultura  Iruñea

Sarasate pasealekuan izanen da bertso-jaialdia. Alaitz Rekondo izanen dute bertsolariek gai-jartzaile.

Atun jana gaur Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2016-07-12 12:28   Gizartea  Iruñea

Euskaraz sanferminak ospatzeko aukeraren artean, gaur, Karrikiri elkarteak atun jana antolatu du Zaldiko Maldikon.

Iruñeko musika bandako bi kidek zezenketetara ez joatea erabaki dute

Euskalerria Irratia 2016-07-12 11:16   Gizartea  Iruñea

Zezenketetan musika bandak hartzen du parte eta bi musikarik eskatu dute kontzientzia-eragozpena baliatuz, halakoetara ez joatea.

Azkarra, arriskutsua baina garbia Jandillako zezenen entzierroa

Euskalerria Irratia 2016-07-11 09:03   Gizartea  Iruñea

Hiru izan dira erietxera eraman dituzten korrikalariak. Hirurek, erorikoak izan dituzte.

Peñetako lehen emakumezko bazkideak omenduko dituzte

Euskalerria Irratia 2016-07-11 10:04   kultura  Iruñea

Bronce peñak lehen aldiz Festa saria banatuko du eta goraipamena eginen die bazkide egin ziren lehen emakumeei. 12:00etan banatuko die saria Kondestable jauregian.

Joseba Irazoki San Jose plazan izanen da gaur

Euskalerria Irratia 2016-07-11 09:57   kultura  Iruñea

Herri Sanferminek antolatutako kontzertuen artean Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du gaur 21:00etan.

Emakumeak erasotzea merkeegi ateratzen da

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-07-11 10:53   Gizartea

Gizartearen, legeen, lehen mailako arazoa dela esan arren bestela jokatzen duten politikarien mezua arriskutsua da: inpune, zigorgabe, merke ateratzen da emakumeak erasotzea, eta horrek bide ematen dio indarkeria matxistari.

Oinez gunean, Nekez eta Ardel hatxa

Euskalerria Irratia 2016-07-10 12:03   kultura  Iruñea

Gaur gauean hiru kontzertu izanne dira Oinez gunean: Nekez, Ardel hatxa eta La Pulga eta lagunak.

Gaurko eskaintza: Belize eta Duncan Dhu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-07-10 11:22   kultura

UDAL EGITARAUA| Belize talde iruindarrak eta Duncan Dhu entzute handiko taldeak joko dute gaur foruen plazan.

Nabarmenak